XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAKIN BEHARREKOA

Hagineko mina uxatzeko gomendioak

Hagineko mina haginarrak (kariesak) sortzen duen gaitza da gehienetan.

Jan ondorean ahoan gelditzen diren azukreak, bertako bakteriak erabiltzen dituzte eta hortik sortzen da hortzak zulatzea.

Orain bertan, ehun pertsonetik hogei hortzetatik sufritzeko arriskutan daude, batez ere sei-zazpi eta hamabi urteko umetxoak lehenengo eta bigarrengo haginak ateratzeko garaian.

Orduan aisa sortzen baitzaie haginarra edo kariesa.

Gaitz hau uxatzeko gozokirik ez da jan behar otordu tartean, eta hortzak garbitu behar dira bazkalondo guztietan hortzeskubila edo zepillo leun batekin eta Fluoruro Sodikoarekin (% 0,5 - % 0,1) osaturik dagoen ore edo uraren batekin.

Azken urte hauetan haginarraren beherakada nabaria fluorraren erabilpen orokorraren ondorio ona dela esan beharra dago.

Fluorrak, hortzak gogortu eta gaitz hau sortzen duten bakteriak murriztu egiten ditu.

Gaur egun, eztabaida bizia dago gure artean edateko urari eta sukaldeko gatzari fluorra eransteak dakarren ondorio on eta txarren gain.

Mediku gehienen artean onartua den joera eta, dirudienez, zentzuzkoena, honako hau da: norberak fluorra duten ore eta ura hortzak garbitzerakoan erabili dezala.

Hau da denontzat arrisku gutxien sortzen duen erremedioa, eraginkorrena eta merkeena izateaz gain.

Pertsona bakoitzak bere berezitasunak dituenez, denok dentistarengana azaldu behar dugu noizbehinka, batez ere sei eta hamabi urte dituzten neska-mutikoak.

JOXE JABIER ETXEBERRIA

MEDIKUA